Sistemen eta sareen kudeatzailea

  • Jornada
    Tiempo parcial
  • Salario
    40.648,00 €/Año
  • Tipo de contrato
    Indefinido
  • Experiencia
    De 1 a 2 años
  • Localidad
    San Sebastian/Donostia
  • Num. Vacantes
    1
  • Referencia
    176DB619-118D-B07A-675B-EADA2B74AACC

Ba al duzu esperientziarik aplikazioen garatzaile gisa? Proiektu egonkor eta finko baten bila zabiltza sektore publikoan? Hala bada, hau da zure aukera!



Adeccon HAZI FUNDAZIOAREKIN elkarlanean gaude, Euskadiko elikaduraren eta basoen balio-katearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bermatzeko proiektu estrategikoak koordinatzen dituen Eusko Jaurlaritzaren erakundea. Fundazioak, sistema eta sareen kudeatzailea profila duen langile bat sartu nahi du, modu egonkor eta mugagabean lan egiteko. Pertsona horren eginkizuna zerbitzu eta azpiegitura informatikoak definitzeko eta garatzeko laguntza teknikoa ematea.



Eguneroko lanean, hauek izango dira zure ardurak:



- HAZI Fundazioaren eta/edo kanpoko bezeroen erabiltzaileen kudeaketa teknikoan, arretan eta jazoera informatikoen ebazpenean parte hartzea, duen ezagutza tekniko espezifikoa eskainiz.

- Hazi Fundazioaren eta/edo bere bezeroen sistemen, segurtasun-prozesuen eta -politiken eta telekomunikazioekin eta mugikortasun-gailuekin lotutako guztiaren mantentze-lanekin eta funtzionamendu egokiarekin lotutako jarduerak eta zeregin teknikoak garatzea.

- HAZI Fundazioak IKTen arloan enpresarentzat berarentzat edo hirugarrenentzat egiten dituen proiektuetan laguntzea, ezagutza tekniko espezifikoa eskainita.

- Prestakuntza-ekintzak eta dibulgazio-ekintzak egitea:

- Bere konpetentzia arloko eguneraketa teknikoen berri izatea, uneoro.

- HAZI Fundazioko barne-prozesuei buruzko araudia betetzea.



Kontratazio egonkor eta baldintza soziolaboral erakargarriak dituen fundazio garrantzitsu baten parte izango zara:



- Kontratu mugagabea.



- 40.648,41 euro gordin urteko ordainsaria.



- Astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldia, lanera sartzeko eta irteteko malgutasuna, 7:30etik 9:00etara, eta 15:00etatik 16:30era.



- Telelaneko bi egun astean.



- Sektorean puntako erakunde batean lan egitea.



- Bere eginkizunak betetzeko egin behar dituen joan-etorriak aparte, hautagaiak HAZI FUNDAZIOAREN hiru egoitzetako bat: Donostia (Gipuzkoa), Abadiño (Bizkaia) edo Gasteiz (Araba) aukeratu ahal izango du lantokitzat.



Lanposturako ezinbesteko baldintzak:



- Teknologia/Informatika arloko, Fisika arloko edo Matematika arloko diplomaturak edo unibertsitateko graduak.



- 1 urteko frogatutako esperientzia, IKTen administrazioan eta/edo mantentze-lanetan.



- Euskara B2 mailan edo baliokidean



- B motako gidabaimena


- Joan-etorrietarako prestasuna



Pertsona proaktiboa eta erabakitzailea bazara, taldean lan egiteko gaitasuna baduzu eta erronka profesional berriak bilatzen badituzu, hau da zure eskaintza!



Hautagaitzak jasotzeko epea 2024ko urriaren 13an amaituko da.



Hautaketa-prozesuan printzipio hauek izango dira nagusi: "Pertsonen aukera-berdintasuna aniztasunean". Enplegu Publikoari buruzko 11/2022 Legean ezarritako printzipioak beteko dira.





Deialdiaren oinarriak eta fundazioak egiten dituen zure datu pertsonalen tratamendua ezagutu nahi badituzu, klikatu esteka honetan:



https://hazi.eus/wp-content/uploads/sistemaseu.pdf