Ba al duzu komunikazio-esperientziarik? Marketin-ekintzak eta ekitaldiak diseinatzea eta garatzea gustatzen al zaizu? Hala bada, hau da zure aukera!
Adecco-k HAZI FUNDAZIOAREKIN kolaboratzen du, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko elikaduraren eta basoen balio-katearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna bermatzeko proiektu estrategikoak koordinatzen dituen erakundearekin. Bere komunikazio-sailean komunikazioan eta marketinean aditua den pertsona bat modu egonkorrean sartzeko eskatzen du. Aditu horren egitekoa komunikazio-, sentsibilizazio- eta ekitaldi-arloko ekintzak diseinatzea eta garatzea izango da, eta HAZIren eta dagokion sailaren edo sailburuordetzaren beharrei erantzun teknikoa emango dieten proiektuak kudeatuko ditu.
Eguneroko lanean, hauek izango dira zure ardurak:
· Komunikazio- eta sentsibilizazio-planetan integratutako komunikazio-, sentsibilizazio- eta ekitaldi-ekintzak diseinatzea eta kudeatzea.
· Ekitaldiak koordinatzea eta kudeatzea.
· Onlineko komunikazio-kanalak koordinatzea eta kudeatzea: webguneak, sare sozialak…
· Partzuergoetako proiektuen identifikazioan, definizioan eta garapen teknikoan aktiboki parte hartzea.
· Prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzak egitea.
· Etengabeko eguneraketa teknikoko jarrera izatea.
· HAZI FUNDAZIOAren barne-prozesuei buruzko araudia betetzea.
Kontratazio egonkorra eta baldintza soziolaboral erakargarriak dituen fundazio garrantzitsu batean sartuko zara:
· Kontratu mugagabea.
· Urteko ordainsari gordina: 41.461,38 €.
· Astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldia, sartzeko malgutasuna 7: 30etik 9: 00etara, eta irteteko malgutasuna 15:00etatik 16:30era.
· Telelaneko bi egun astean.
· Bere sektorean puntakoa den erakunde batean lan egitea.
· Hautatutako pertsonak Haziren hiru egoitzetatik (Donostia (Gipuzkoa), Abadiño (Bizkaia) edo Gasteiz (Araba) aukeratuko du lantokia, bere eginkizunak betetzeko egin beharreko joan-etorriak gorabehera.
Beharrezkoa da:
· Informazioaren Zientzien, Publizitatearen, Marketinaren eta Komunikazioaren, eta Kanpo Harremanen arloetako lizentziaturak edo unibertsitate-gradua.
· Gutxienez urtebeteko esperientzia frogatua komunikazio, marketin, publizitate eta/edo kanpo-harremanetako teknikari gisa.
· Euskarako C1 maila, edo baliokidea.
· B motako gidabaimena.
· Desplazamenduetarako aukera izatea.
Marketinaren eta komunikazioaren zale amorratua bazara, hau izan daiteke zure aukera!
Hautagaitzak jasotzeko epea 2025eko maiatzaren 25ean amaituko da.
Hautaketa-prozesuan printzipio hauek izango dira nagusi: "Pertsonen aukera-berdintasuna aniztasunean". Enplegu Publikoari buruzko 11/2022 Legean ezarritako printzipioak beteko dira.
Jakinarazten dizugu zure hautagaitzako datuen tratamenduaren arduraduna HAZI dela (IFK: G48986137; posta-helbidea: Granja Modelo, z/g, 01192 Arkaute, Araba), eta datuak babesteko, ordezkariarekin harremanetan jartzeko, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko eskubideak kudeatzeko lopd@hazi.eus helbidea duela. Deialdiari eta zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago lor dezakezu esteka honetan.
En Adecco creemos en la igualdad de oportunidades y apostamos por el Talento Sin Etiquetas